Maiatzean 1.704 langabe gutxiago egon dira Nafarroan

Euskalerria Irratia 2016ko ekainaren 3a

Apirileko datuekin alderatuz, gainera, Gizarte Segurantzan 3.698 afiliatu gehiago daude.

41.175 langabe daude gaur egun Nafarroan. Orain dela hilabete bat, 42.879 ziren. Onera egin dute zenbakiek, hortaz: 1.704 langabe gutxiago daude. Eta are atzerago begira jarriz gero, positiboa da datua ere. Izan ere, iazko epe berean baino 3.501 gutxiago dira aurten langabeen zerrenda osatzen dutenak. Azken zortzi urteetako maiatzeko daturik onenak dira.

Zerbitzuetan egon da beherakada handiena, 940 lagun; industrian, 362 eta nekazaritzan, 282.

Generoari erreparatuz gero, nabarmena da aldea. Emakume gehiago daude lanik gabe Nafarroan. 41.175 pertsonen artean, 23.091 emakumeak dira; gizonak, 18.084.

Espainiako estatuari dagokionez, positiboak izan dira emaitzak. Lau milioitik behera egin dute langabeek, lehenengo aldiz 2010etik. 3.891.403 dira orain.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!