2008an hartu zuten Goñi atxilo, Segiko kidea izatea leporatuta. Inkomunikazio garaian, torturatu zutela salatu zuen. Aske utzi zuten gero, baina kondenatu ostean, berriz ere espetxeratze agindua eman zuen epaileak. Nabarrerian atxilotu zuten, gazteek osatutako herri harresia deseginda.