Ez da lehenengo aldia. Behin baino gehiagotan erabili ditu sare sozialak UPNko Carlos Salvador diputatuak polemika pizteko. Euskara izan du jaurtigai oraingo honetan.
"Euskara, ez dena hizkuntza beharrezkoa, abertzaleek DERRIGORREZKO nahi dute (euskal aberria eraikitzeko). Hori da gakoa. Kito". Horixe da hautsak hauspotu dituen txioa, gaztelaniaz jatorrizko bertsioan.
Eztabaida latza sortu du erabiltzaileen artean. Hemen sartuta irakur daiteke.