23 milioi euro, aurrekontuaren %0,6, "blokeatu" egin du Nafarroako Gobernuak, "arduraz jokatuz", aurrekontuak ongi doazen arren, ez baitira "iristen" Aurrekontuen Legeak ezarritakora.
"Blokeoak esan nahi du politika batzuk lehenesten ari direla beste batzuen gainetik", esan du, abuztura arte itxoin beharko dela gaineratuta. "Aurrekontua bizirik dagoen erreminta da" eta gobernuak "koiunturazko exijentziei" erantzunez moldatzen du, kontseilariak dioenez.
UPNren herentzia hartu du hizpide: familiei laguntzeko gobernuak bere gain hartu behar izan duen hemeretzi milioiren ordainketa eta irakasleen aparteko ordainsaria, besteak beste.
Halaber, erregionalistei leporatu die "seriotasunik gabe" aritzea politikan, aurrekontuen blokeoaren gaia haizatuta. Aurreko urteetako "blokeoak" ekarri ditu gogora, bide batez, ohiko praktika dela frogatzeko asmotan.
2010ean, 100 milioi euro bloketatu zituzten; 2011n, 151;2012an, 87; eta 2015ean, 63,5. Urtero ematen den praktika da.