Esperantzaren telefonoak 5.176 lagun artatu ditu 2015ean

Euskalerria Irratia 2016ko ekainaren 1a

Nafarroan, aurrez aurreko doako terapia psikologikoetara 125 heldu joan dira eta hamabost haur.

5.176 artatze egin ditu Esperantzaren Telefonoak 2015ea, Nafarroan: 4.000 telefonoz eta 1.176 aurrez aurre. Tailer espezifikoak ere askotarikoak izan dira, esaterako, doluarekin lotutakoa, indarkeria matxistarekin harremana duena eta bereizketa afektiboa. 24 ikastaro prestatu dituzte, orotara. Aurtengo ikasturterako, 50 antolatu dituzte.

Elkarteko presidente Fernando Garciak eman ditu jakitera datuak, eta esan du "pertsonen osasun emozionala" lantzea dela beren helburua. Gainera, "aktibitate guztia psikologo profesionalek kudeatzen dute".

Era berean, nabarmendu du "konfidentzialtasuna eta anonimatua" gailentzen direla zerbitzuan. Boluntarioek ere pisu handia dute.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!