Metropoli Forala 2016-05-24

Euskalerria Irratia 2016ko mai. 24a, 12:52

M24aren urteurrenean, hainbat elkarrizketa eta solasaldi zabaltzen ari gara. Besteak beste, Uxue Barkos lehendakaria, Joseba Asiron Iruñeko alkatea, alderdi ezberdinetako parlamentariak eta zinegotziak, Euskarabideako eta euskalgintzako ordezkariak, Iruña eta Iruñerriko alkateak eta hainbat gizarte eragile pasako dira irratiaren estudiotik. Gaur, Hedoi Etxarte poeta eta liburu saltzailea, Aingeru Epaltza itzultzaile eta idazlea, Floren Aoiz historialaria eta David Garnatxo abokatua izan dira. Aitor Zandueta zientzialariarekin teknologia berriez aritu gara solasean. Nafarroako Gobernuak zenbait udalekin batera Ezetza beti da ezetz sexu erasoen kontrako kanpaina jarri du abian. June Fernandez kazetari eta genero perspektiban adituak xehetasunak. Gorka Bereziartua kazetariarekin gaurkotasunaren errepasoa egin dugu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!