Orain dela hamar urte, nafarren %24 Nafarroatik kanpo ikasten zuten unibertsitatean. Egun, %35 dira. Datuei so, gradu eskaintza handitzea aztertzen ari da unibertsitatea. Hala, 2016tik 2019rako Plan Estrategikoan, "talentuan bertan atxikitzeko gakoak" islatu dituzte, "gizarte eskaintzari" erantzuteko asmoz.
Alfonso Carlosena NUPeko errektoreak iragarri zuen, 2015ean, humanitateetan eskaintza zabalduko dutela, psikologiakoa, biomedikuntzakoa eta oinarrizko zientziena. Oraindik ez dute iragarri noiz sartuko diren indarrean gradu berriak.