Abioneta bat erori da Arbizun eta barruan zihoazen hiru pertsona hil dira

Euskalerria Irratia 2016ko maiatzaren 20a

Portugaldik Akize (Okzitania) bidean zihoazen, eta lekukoek azaldu dutenaren arabera putre baten kontra talka eginda hegazkin arinaren kontrola galdu zuten.

Atzo arratsaldeko 18:10 aldera SOS Nafarroa larrialdi zerbitzuan jaso zuten deia. Bi etxeren artean erori da hegazkin arina eta gero traktore baten aurka jo dute. Guardia Zibila, Foruzaingoa eta larrialdi zerbitzuak bertara joan ziren, baina ezin izan zute ezer egin abionetan zihoazen hiru lagunei laguntza emateko. Portugaldik abiatuta, Akizen (Okzitania) lurreratzekoa zen hegazkina. Polizia ikertzen ari da gertatutakoa.

Arbizuko kale Nagusian erori zen hegazkina, herriko haur eskolatik gertu. Nafarroako Gobernutik baieztatu dutenaren arabera ez da bizilagunik zauritu, baina, zenbait herritar artatu behar izan dituzte osasun zerbitzuetan istripuak sortu dien urduritasunagatik. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!