Atzo arratsaldeko 18:10 aldera SOS Nafarroa larrialdi zerbitzuan jaso zuten deia. Bi etxeren artean erori da hegazkin arina eta gero traktore baten aurka jo dute. Guardia Zibila, Foruzaingoa eta larrialdi zerbitzuak bertara joan ziren, baina ezin izan zute ezer egin abionetan zihoazen hiru lagunei laguntza emateko. Portugaldik abiatuta, Akizen (Okzitania) lurreratzekoa zen hegazkina. Polizia ikertzen ari da gertatutakoa.
Arbizuko kale Nagusian erori zen hegazkina, herriko haur eskolatik gertu. Nafarroako Gobernutik baieztatu dutenaren arabera ez da bizilagunik zauritu, baina, zenbait herritar artatu behar izan dituzte osasun zerbitzuetan istripuak sortu dien urduritasunagatik.