Atzo goizean gertatu zen. Erloju orratzek 08:46ak markatzen zituztenean. Itxita geratu ziren hamasei pertsona, atera ezinik,eta ordu erdi pasatxo eman zuten bertan, 38 minutu, hain zuzen ere. Matxura bat izan zela jakinarazi du udalak.
Bilbokoa da mantentze lanak egiten dituen enpresa, eta Iruñean zen teknikari bat bidali zuen. Bitartean, Iruñeko Udaltzainek herritarrak lasaitzen saiatu ziren.
Azkenean, 09:24ean, libratu egin zituzten hamaseiak. Behin konponduta, martxan jarri zuten berriz.