Exekutiboak berritu egin du Nafarroaren aldeko herentzia uztea ahalbidetzen duen erregimena

Euskalerria Irratia 2016ko maiatzaren 19a

Argazkia: Nafarroako Ogasunaren bulegoa. / navarra.es

Aurrekontuetako "bestelako xedeak" atalean sartuko da herentzia, prozedura administratibo bati segituz.

Nafarroako Gobernuak onartu du foru legea aldatzea, eta parlamentuak eztabaidatu beharko du orain. 15%2015 Legea da orain indarrean dagoena, eta hori berri nahi dute, "errazagoa" izan dadin herentzia Nafarroako kutxetan uztea.

Lehen bide judizialetik kudeatzen zen, eta, orain, administratiboki gestionatzea dute xede. Besteak beste, erresoluzioa, zein neurritan publizitatu, edukia eta beste arautuko dituzte.

"Gizarte interesa" duten gaietara joanen da, aurrekontuetako "bestelako xedeak" atalaren barruan. Indarrean dagoen araudiari so, elkarteen eta irabazi asmorik gabeko entitateen artean banatzen dute orain.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!