Parlamentarien solasaldian, batetik, Espainiako Gobernuaren ordezkari Carmen Alba andereaz mintzatu gara eta, bestetik, Madrilen Ekineko militanteen kontra, atzo hasi eta bukatu zen epaiketaz aritu gara. Gure artean izan dira Geroa Baiko Maria Solana eta EH Bilduko Bakartxo Ruiz foru parlamentariak, Ahal Dugu-Podemos alderdiko Eduardo Santos diputatugaia eta Ezkerrako kide Ioseba Ezeolaza.
Nazioarteari begira, Lur Gil kazetariarekin Brasil eta Venezuelako azkenaldiko gertakizunak aztertu ditugu. Latinoamerikako ezker politikoaren egoeraz mintzatu gara.
Ez dituzte Barañainen nahi. Uharten ere ez dituzte nahi. Bigantxei buruz solastu gara Xabier Santamaria entzierro korrikalariarekin.
Radio Universidad de Navarrak, 98.3 frekuentzian emititzeari utziko dio gaur. Nafarroako Unibertsitateak jakitera eman duenez, Internet bidezko irrati bihurtuko da, epailearen aginduz FMn emititzeko lizentzia galdu ondoren. OPUSen irratian zer, eta nork eta nola egiten dituzten saioak azaldu digu Ainhoa Arano kazetariak.
Bi idazle nafar iritziaren tartean: Jon Alonso eta Angel Erro.