Interneta, euskararen "iraultza" ahalbidetzen duen tresna

Euskalerria Irratia 2016ko mai. 18a, 13:26

'PuntuEUS' Fundazioak euskararen eta sarearen inguruko lehenengo Euskarazko Interneten eguna ospatu zuten atzo, Katakraken.

Sarean.eus, Internet eta Teknologia agerkaria aurkeztu zuten, Nazioarteko Interneten Egunaren karietara euskaraz eta euskaratik antolatutako ospakizunean. "Hedabide honen misioa, informatu, entretenitu eta kultura teknologikoa euskaraz zabaltzea da".

Halaber, gure webgunean eskegi berri dugun Gailurra beti dago gorago ikus entzunezkoa proiektatu zuten.

Ana Ollo Nafarroako Gobernuko kontseilaria bertan egon zen, eta azpimarratu zuen sarea "aukera bat" dela euskara gainontzeko hizkuntzekin hartu emanetan jartzeko, bai eta "ingelesaren nagusitasunaren aurrean" mintzaira guztien "aterpe" izateko.

Olloren ustetan, euskararen sustapenerako Interneta "iraultza" da, eta, ingurumari horretan, oso garrantzitsutzat jo zuen '.eus' domeinua; izan ere, euskara gainontzekoekin "parekatu" egiten duela uste du.

Azkenik, administrazio publikoek euskara sustatu behar dutela esan zuen.

PuntuEUS Fundazioak, Topaguneak elkarteak eta Euskalerria Irratiak antolatu zuten, eta gure irratiko lankide Reyes Ilintxeta Euskalerria Irratiko kazetariak aurkeztu zuen ekitaldia.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!