Akordioa lortu dute Roxika Iriarte, Eneko Compains eta Jose Aldasoro nafarrek eta gainontzeko sei auzipetuek

Euskalerria Irratia 2016ko mai. 17a, 13:58
Argazkia: Berria egunkariko kazetari Hodei Iruretagoienak zabaldu du, Twitter bidez.

Ekineko kide izatea leporatuta pasa dira epaile aurretik, baina bi aldeen arteko akordioa erdietsita, askatasuna lortu dute 8/2013 sumarioko kideek.

Espainiako Auzitegi Nazionalean akordiora iritsi dira bederatzi euskal herritarrak, eta, beraz, aske geratu dira. Bina urteko zigorra ezarri diete denei, Ugaitz Elizarani eta Sandra Barrenetxeari izan ezik, bi urte eta hiru hilabeteko zigorra eta urtebete eta bederatzi hilabeteko zigorra dute biek, hurrenez hurren.

Horregatik, zigor luzeena duena izaki, akusazioak eta fiskalak galdegin dute Elizaran ere baldintzapeko askatasunean uzteko.

Segurako auzian auzipetutakoek aurkeztutako testuaren antzeko dokumentu bat eraman dute 08/2013 sumarioko akusatuek ere auzitegira, eta horri esker erdietsi dute hitzarmena.

2010eko irailaren 14an hartu zituzten atxilo bederatziak. Inkomunikatu bitartean torturatu zituztela salatu zuten denek.

Erlazionatuak

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!