Metropoli Forala 2016-05-17

Euskalerria Irratia 2016ko mai. 17a, 12:45

Maiatzak hamazazpi, Euskarazko interneten eguna, gaur. Ospakizun berezia eginen da Katakrak liburudendan, Topaguneak, Euskalerria Irratiak eta Puntu Eus fundazioak antolatuta. Lorea Arakistain eta Iosu Waliño ekitaldiaren arduradunak elkarrizketatu ditugu.Xabier Agirre filosofoarekin M-15 mugimenduaz hitz egin dugu.
Iruñeko Udalak frankismoaren errepresioari buruzko oroimen historikoaren bulegoa zabaldu du. Nerea Perez Ibarrola arduraduna etorri zaigu Irrintzi Dorrera. Xatur Larralde Adaxka mintegiko arduradunarekin sasoian sasoiko, maiatzeko barazkiez eta loreez mintzatu gara. Gorka Bereziartua, Elixabete Garmendia eta Aingeru Epalza iritziaren tartean.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!