"Guztiz konprometitua" dago Nafarroako Parlamentua "elkarbizitzaren balorearekin", eta, beraz, berdintasuna "oinarrizko eskubide gisa" defendatu du LGTBfobiaren aurkako deklarazioarekin.
"Onartezina" deritzo jazarpen egoerei. Homosexualitatea 78 herrialdeetan legez kanpokoa dela gogorarazi du ganberak, eta beste bostetan heriotza zigorra dagoela. Nafarroan ere LGTBI kolektiboak jazarpena eta diskriminazioa pairatzen dituela esan dute ordezkari politikoek, eta, ondorioz, beharrezkoa dela berdintasuna.
Parlamentuak LGTBfobiraren eguna eta ekainaren 28ko harrotasun eguna agendan sartzea adostu du, eta LGTBI araudia betetzea, bai eta diskriminazioarekin bukatzeko ekimenak abiatzea ere.
Orain 26 urte, gaurko egunez, homosexualitatea buruko gaitzen zerrendatik ezabatzea erabaki zuen Munduko Osasun Erakundeak. Ordura arte, gaixotasun zela zioten.