Iñigo Alli izanen da UPNko Kongresurako zerrendaburua; Patxi Yanguas Senaturako

Euskalerria Irratia 2016ko maiatzaren 16a

Iñigo Alli izanen da UPNko zerrendaburua Kongresurako.

Lehen aldiz, hauteskunde primario bidez aukeratu ditu UPNk Espainiako Gorteetarako hautagaiak.

802 boto emanda, militanteek Iñigo Alli aukeratu dute Kongresurako zerrendaburu eta Senaturako Patxi Yanguas izanen da lehena 727 boto eskuratuta. Kongresurako bigarrena izanen da Carlos Salvador 743 botorekin. Jarraian dituzte Carlos Garcia Adanero 633 botorekin, Ana Maria Ruiz de Arriba 149rekin eta Jose Manuel Mendez Lopez 79rekin. Senatuan Yanguasen atzetik Jero Gomez 380 botorekin ageri da. Lehen aldiz primarioen bidez hautatu dituzte Kongresurako eta Senaturako kideak alderdi erregionalistan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!