Amatasunari buruzko hitzaldi sorta antolatu dute Katakrak liburudendan datozen asteotarako. "Egitate biologikotik egitate politikora: amatasunak, ekonomia eta komunitatea" mintzagai izanen dituzte. Gaur bertan hasiko dira kontziliazioari buruzko mahai inguruarekin. Zaloa Basabe eta Nerea Fillat antolatzaileek eman dizkigute xehetasunak. Edurne Elizondok Nafarroako zahar etxeei buruzko erreportajea egin du gaurko Nafarroako Hitzan. Gaiaz sakon hitz egiteko aukera izan dugu Berriako kazetariarekin. Asteburuari begira ere jarri gara. Festa giroa nagusi, bihar, Iruñeko alde zaharreko karriketan. Euskal Jaia ospatuko dute goizetik eta gaueraino. Iker Tubia dantzari eta musikariak egitarauaren berri eman digu. Noainen berriz, EusRock jaialdia eginen dute, bihar ere. Euskaraz aritzen diren pop eta rock taldeak taula gainean. Antolatzaile taldeko Jabier Irigoienek eman dizkigu xehetasunak. Osasunak San Mames Barrian jokatuko du Bilbao Athleticen kontra igandean. Partiduaren aurreko kronika, eta asteburuarekin batera estreinatuko diren filmen berri ere eman dizuegu gaurko saioan.