Sexualitatearekin jolasean izeneko bideo-motza aurkeztu zuten DBHko 3. mailako Leitzako ikasle batzuek. 'Gozamenez'ek antolatutako lehiaketan parte hartu dutenen artean irabazleak izan dira. Sexualitatean dauden topikoekin zer nolako jarrera eta jokaerak izaten diren aztertu dute euren lanean.