Sabino Cuadrak iragan abenduko bozetan galdutako eserlekua berreskuratu nahian, Bakartxo Ruiz izanen da Madrileko zerrendetako lehenengoa.
Euskara irakasle lanetan aritu izan da Bigarren Hezkuntzan, Jaso ikastolan, hain zuzen ere, eta EH parlamentari gisa jardun du, 2011 urteaz geroztik.
Gorteetarako hautagaia izan zen jada abenduan. Berria egunkarian elkarrizketa egin zioten irakurleek, orain lau hilabete, eta EH Bilduren erronkei eta Espainiako estatuko politikaren egoeraz mintzatu zen.
Twitter sare sozialean, @BakartxoR kontua dauka.