Iruñeko udal ordezkarien solasaldian, EH Bilduko Patricia Perales, Geroa Baiko Antso Fernandez, Aranzadiko Aitor Balbas eta Ezkerrako Edurne Eginorekin Laura Berro zinegotziaren aferaz eta haur eskolez hitz egin dugu. Aste honetan bikote politikoak nabarmendu dira: Urkullu eta Barkos, Rajoy eta Esparza, Iglesias eta Garzon. Ainhoa Arano kazetariak harreman horien azterketa egin digu. Bidezko merkataritzaren eguna ospatuko dute, larunbatean, Sarasate Pasealekuan. Gobernuz Kanpoko Erakundeen Elkarteko kide David Zigandak eman dizkigu xehetasunak. Unibertsoan azaldu diren exoplaneta berriez mintzatu zaigu Oier Lakuntza zientzialaria.