Azken hiru urteotako itxaron zerrenda txikienak daude Osasunbidean

Euskalerria Irratia 2016ko maiatzaren 12a

Fernando Dominguez Osasun kontseilaria Parlamentuan. Arg: eitb.eus

> Lehenengo kontsultaren zain 44.119 herritar daude.
> 370 ebakuntza gehiago eginen dituzte udan.
> UPNk itxaron zerrendetako datuak manipulatu izana leporatzea "kalumnia" da.

Osasun kontseilaria, Fernando Dominguez, izan da Parlamentuan Osasunbideko itxaron zerrenden inguruko datuak eta azalpenak ematen. Dio, azken hiru urteotan gehien jaitsi direla eta bide hori hartu dutela. Hala, lehenengo kontsultaren zain dauden herritarrak 44.119 dira, azken hiru urteotako zerrendarik txikiena da.

Datu horiek mahai gainean jarrita Dominguezek UPNren jarrera kritikatu zuen: "Itxaron zerrenden datuak manipulatu izana leporatzea kalumnia da, onartezina". Gaineratu zuen, politikan denak ez duela balio: "Oso larria da UPNk leporatutakoa eta Osasun Departamentua halakoen aurrean ez da kikilduko; beharrezkoak ikusten ditugun ekimen legaletara joko dugu", jakinarazi zuen.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!