Hitzetik hortzera dauden gaiak jorratu dituzte Geroa Baiko Koldo Martinez, EH Bilduko Bakartxo Ruiz, Ezkerrako Joseba Ezeolaza eta Ahal Duguko Eduardo Santos parlamentariek, Juan Kruz Lakasta kazetariaren gidaritzapean.
Espainiako hauteskundeak ate joka datoz, eta, hain zuzen ere, hara begira jarri dira Nafarroako parlamentariak, egon ahal izan diren eta egon badauden indar korrelazioak hizpide.
Koldo Martinez (Geroa Bai)
"EH Bilduren eta Geroa Bairen artean koalizio bat eginen bagenu, UPNtik hori horrela zela salatuko zuten, eta Ahal Dugutik eta Ezkerratik ere salatuko zuten. Gaur egun, ustez, aldaketaren gobernuan beraiek ezkertiar eta aurrerazale direla. Fronte zentralista bat antolatu dute, eskubide osoz. Baina fronte zentralista".
Bakartxo Ruiz (EH Bildu)
Uko egiteak lauon indar korrelazio horri kutsu zentralista dauka. Alderdikeria gailendu da, beste aukera batzuen gainetik.
Nik uko egiten diot bi fronte izateari. Batzuek 'ezkerraren fronte hori'... Bat, agente estatalek, eta, beste bat, agenda abertzalea dutenek.
Eduardo Santos (Ahal Dugu)
"Iruditzen zait injustua dela fronte hitza erabiltzea, guk ez dugu fronterik ikusten. Guk ikusten dugu fronte soziala. Gudariak gara fronte sozialean".
"Gure arerioak ez zarete zuek da UPN [esan die EH Bildu eta Geroa Bairi]. Abenduan, Bilduk proposatu zuen denok batera joatea aldaketaren aterkiaren azpian. Aldaketaren toki naturala Nafarroa da. Akordioa programatikoan dago eta gobernua sostengatzan du. Nola eraman hori marko estatal batera? Arrazoi politikorik nik ez dut entzun. Gure ideia da PPri boterea kentzea eta PPren politikoei boterea kentzea. Horretarako tresna bat behar da".
Joseba Ezeolaza (Ezkerra)
"Gehiegikeria bat da zentralistak garela esatea. Koldo, hemen honi buruz ari gara hitz egiten, zuek Geroa Bai bezala diputatu bat ez duzuelako... Politikaren momentua da. Guk uste dugu eraginkorragoak garela PPri aurre egiteko gure arteko koalizio estatal batekin, eta zilegia dela uste dut, horregatik, errespetua eskatzen dut. Eraginkorragoak gara etxe kaleratzeak ekiditeko, bestelako politika ekonomikoa egitekoa... Horrek esan nahi du laukotearen arteko gobernua ahultzen dugula? Ez, inondik inora".
"Batzuentzako lehentasun batzuk daude. Bildurekin begirada komunak daude, esaterako Iruñeko Udaletxean, baina, bai, badago estatuari begira beste eredu bat . Zilegia iruditzen zait zuek independentistak izatea, baina ez da gure eredua"
Koldo Martinez (Geroa Bai)
"Abenduan erakunde horiek adostu behar zuten, eta ez dira gai izan. Euren ahuldura eta ezintasuna erakutsi dute, eta horretxegatik gaude monumentu berri honetan, non irtenbide berriak bilatu behar diren".
"Zentralista, estatalista... Azkenean, zentroan, Espainia duzue. Espainia federal bat, baina Espainia".
"[Ezkerrako Ezeolazari erantzunez] nabari da akordio programatikoaren alde progresista edo alde soziala zurea bakarrik balitz bezala hartzen duzula. Zure burua aldarrikatzen duzula. Akordio programatikoa laurona da.
Bakartxo Ruiz (EH Bildu)
"Zilegia eta egokia iruditzen zait estatu mailako akordio hori esatea. Hori esanda, eta tokiko dinamika horiek aintzat hartuta, aldaketaren aldeko botoak eraginkortasuna adierazi du estatuaren periferian: Katalunian, Valentzian... Nafarroan ere bazegoen aukera bat erregimenari eragiteko eta aukera bakarra eskuinari diputatu bat kentzeko".
Eduardo Santos (Ahal Dugu)
"Zentralistak gara, zuen ustez, erabakitzeko eskubidea aldarrikatzen eta defendatzen ari gara?".
Giroa gori, ez dute adostasunik erdietsi 'aldaketaren gobernua' osatzen duten alderdiek estatuko bozei dagokienez.