Nafarroako ordezkaritza, Saharako kanpamentuetan

Euskalerria Irratia 2016ko maiatzaren 11

Miguel Laparra gizarte gaietako kontseilariarekin batera alderdi politikoetako parlamentariak daude errefuxiatuen kanpamentuetan.

Tindoufeko kanpamentuetara egin dute bidaia Gobernuko eta Parlamentuko kideek. Argelian barrena eginen dute bidaia larunbata arte. Miguel Laparra gizarte gaietako kontseilariarekin batera Ainhoa Unzu (PSN), Consuelo Satrustegi (Geroa Bai), Esther Korres (EH Bildu), Fatima Andreo (Podemos-Ahal Dugu) eta Marisa de Simon (Izquierda-Ezkerra) daude Saharako errefuxiatuen kanpamentuetan.

Saharako herritarrei babes ematera Joan dira eta bertatik bertara euren egunerokoa ezagutzera. Bizi baldintzak zeintzuk diren jakin eta eurekin konpartitzea da bidaiaren xedeetako bat.

2007tik Saharako errefuxiatuen kanpamentuek jasotzen dute Nafarroatik bidaltzen den garapenerako laguntzarik gehiena. Lehen plana martxan jari zenean 3,5 milioi euro bideratu ziren oinarrizko beharrak ziurtatze asmoz: elikagaiak, osasunarenak eta hezkuntzakoak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!