Elikagaien bilketa handia, ekaineko lehen asteburuan

Euskalerria Irratia 2016ko maiatzaren 11

Elikagaien Bankuak 7.700 familiari beharrezkoak diren produktuak ziurtatu nahi dizkie. Nafarroako 77 herritan bilduko dute janaria.

Ekainaren 3an eta 4an eginen dute bilketa. Elikagaien Bankuak oinarrizko saskiak ziurtatu nahi dizkie 7.700 familiari. Horretarako 260 saltokiren ataritan izanen dira jakiak biltzen 77 herritan. Eta boluntarioak ere behar dituzte, 1.400 inguru.

20 urteko lana egin du Nafarroan Elikagaien Bankuak. 205 entitate soziali esker egiten du elikagaien banaketa gehien behar duten familien artean. Urteko eta pertsonako bataz beste 121 kilo banatzen ditu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!