EH Bildu eta Geroa Bai ez dira elkarrekin aurkeztuko hauteskundeetara

Euskalerria Irratia 2016ko maiatzaren 10a

Adolfo Araiz eta Uxue Barkos.

Bi alderdiek Kongresura nahiz Senatura nor bere aldetik aurkezteko erabakia hartu dute fronteen arteko talkaren irudia ekiditearren.  

Joan den astean Ahal Dugu-k uko egin zion alderdi abertzaleek proposatutako koalizioan parte hartzeari. Honen aurrean gaur goizean batzartu dira Geroa Bai eta EH Bildu eta elkarrekin ez aurkeztea erabaki dute. Nafarroako Gobernuari sostengua ematen dioten indar guztiak elkarrekin aurkeztea zen hasierako asmoa, baina Ezkerrak eta Ahal Duguk uko egin ondoren Geroa Baik eta EH Bilduk nahiago izan dute bakoitza bere izenarekin aurkeztea fronte dinamikan ez sartzeagatik, bileraren ostean aditzera eman duten bezala. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!