Kazetarien solasaldian, Gara egunkariko Martxelo Diaz eta Berria egunkariko Joxerra Senar izan dira. Mintzagai, ekainaren 26ko hauteskundeetara begira sortuko diren eta sortuko ez diren koalizioak.
Bigantxak festetan ez dituztela nahi erabaki dute Barañaingo bizilagunek. Aste honetan, Uhartearrak deitu dituzte haien iritzia eman dezaten. Bigantxen aitzakian, gaurko Iruñerriko hautetsien solasaldian, erabakitzeko eskubideaz hitz egin dugu. Herritarrei iritzia gai gehiagoren inguruan eskatzeko asmorik, bai? Zeri buruz galdetu bizilagunei? Atarrabiako alkate Mikel Oteiza, Eguesibarko alkateorde Ioseba Orduña eta Uharteko zinegotzi Ana Labiano solaskide. Nafarroan tokiko hauteskundeak egin zirela urte bat bi aste barru. Espainiako Gorteetarako bozak sei aste barru eginen dira. Carlos Vilches soziologoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakaslea elkarrizketatu dugu saioaren azken zatian. Errematea saioari Gorka Bereziartua kazetariaren eskutik.