1936ko kolpea eta frankismoaren ondorio lazgarrienak pairatu zituzten horiek oroitzeko sortu berri dute webgunea. Hilabetez hilabete exekutiboak auzi horretan egin duena jaso dute, gainera.
Maiatzean, hala nola, lau omenaldi eginen dituzte. Maiatzaren 7an egin zieten jada emakume errepresaliatuei, eta eskultura bat paratu zuten haien omenez. Maiatzaren 14an, Kasedan eginen diete omenaldia errepresaliatuei. 21ean, Gregorio Angulo Martinenari gauzatuko diote, Tafallan. 22an, aldiz, Ezkabako presoei.
Era berean, webgunea informazio euskarria izan dadin da beste xedeetako bat, eta, hala, omenaldiak egin nahi dituzten horiek koordinatu ahal izatea.
2013/33 Foru Legearen harira garatu dute orrialdea, 1936ko uztailaren 18ko kolpearen osteko biktimak oroitzeko