Energia zerbitzua ziurtatua izan dezaten herritar guztiek akordioa erdietsi du Gobernuak CHC Energia enpresarekin. Hala, argindarraren fakturei aurre egin ezin dieten familiei zerbitzua ez etetea izanen da akordioaren funtsetako bat. Gizarte gaietako presidenteorde Miguel Laparrak eta CHC Energia enpresako zuzendari David Diazek sinatu zuten atzo hitzarmena urtebeterako.
Energia zerbitzua ordaindu ezin duten familiei larrialdietarako diru-laguntza baten bidez ziurtatuko du fakturaren ordainketa Gobernuak. Hala azaldu du presidenteordeak. Hilabeteren batean faktura ordaintzen ez duten familiekin protokoloa zabaldu eta ezohiko diru-laguntza jasoko dute energia zerbitzua ordain dezaten.