Geroa Bai ekainaren 26ko bozetara aurkeztu aurkeztuko da, baina "ez daki zein zerrendatan". Hala ziurtatu du Koldo Martinez Geroa Baiko parlamentariak.
"Guk lau indarrak batera aurkeztearen alde egiten genuen, orain pentsatu behar dugu zer eginen dugun", esan du Martinezek.
Adolfo Araiz ere penatuta azaldu da ez dutelako zerrenda bateraturik lortu: "Erregimenari pultsua egiteko eta irabazteko aukera zen". Ahal Duguren inguruan, "estatu mailan" erabaki dutela salatu du, eta "Nafarroarekin bat ez datozen interesak" defendatzea egotzi dio.
Geroa Bairekin "bideren bat urratzeko aukera ikertzen ari da Bildu", Araizen hitzetan.