Metropoli Forala 2016-05-09

Euskalerria Irratia 2016ko mai. 9a, 12:52

Gaur bezalako egun batean, duela 40 urte, Jurramendin, karlisten jaiaren ospakizunetan, ultraeskuindarrek bi lagun hil zituzten. Iosu Chueca, Leringo semea da, historialaria, Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea, maiatzeko egun hartan, Jurramendin izan zen. Gertaera latz haiek bertatik bertara bizi izan zituen argazki kamera esku artean zuela. Elkarrizketa egin diogu gaur goizeko irratsaioan. Sadarren, asteburuan golik ez, puntu eskas bat lortu zuten gorritxoek. Ponferradinaren aurkako partiduaren analisia Aritz Agirre kazetariak egin du gurean. Azken egunotako txiorik interesgarrienak hautatu dizkigu Iker Tubia tuiterlariak. Santi Leone librepentsalariak azken astearen dekalogoa osatu du. Aktualitatea hamar puntutan laburbilduta. Uda honetan, Mexiko eta Greziara joateko brigadak antolatu ditu Zabaldi elkarteak. Horren inguruko xehetasunak eman dizkigute Eva Blanco eta Itziar Bardají kooperatzaileek.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!