Udako abonamenduak eska daitezke Txantreako, Arrotxapeko eta Oberena igerilekuentzat

Euskalerria Irratia 2016ko maiatzaren 9a

Argazkia: Oberena igerilekuko piszina.

Iruñeko Udalak 243 udako abonamendu zozkatuko ditu eskatzaileen artean, 40 eta 80 euro arteko prezioan.

Banakakoak zein familiakoak izan daitezke eskaerak, eta 010 telefono zenbakira deituta egin daitezke. 948 42 01 00 zenbakira, Iruñetik kanpo deituz gero.

Ekainaren 15etik irailaren 15 arte luzatuko dira txartelak. Iruñean erroldatutakoek egin dezakete eskaera.

Honako ordena honetan banatuko dira: Oberenara joateko, 75; Txantrearako, 100 eta Arrotxapearako, 68.

Prezioak adinaren arabera ezarri dituzte. Hala, 2 eta 14 urte artekoek 40,30 euro ordainduko dituzte; 14 eta 25 urte artekoek, 60,50, eta 25 eta 65 urtekoek, 80,75. 65 urtetik gorakoek, aldiz, 40,30.

Maiatzaren 24an zabalduko dute zeintzuk irabazi dituzten abonamenduak zozketan, eta pamplona.es webgunean egonen da zerrenda eskuragarri.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!