Osasunbideko itxaron zerrendak murrizteko eskatu dute

Euskalerria Irratia 2016ko maiatzaren 6a

Argazkia: Balatxo Ruiz, parlamentuan egindako hitz hartzean.

EH Bilduk aurkeztu du deklarazioa eta Geroa Bairen, Ahal Duguren, Ezkerraren eta PSNren babesa izan du. UPN eta PPN kontra azaldu dira.

Itxaronaldiak prozesuei eta patologiei egokitzeko, "beste leheneste-sistema bat"; eta lehen kontsultez eta kirurgia-operazioez gain aurrerantzeko kontsultako edo azterketa medikoak sartzea. Eskatu du Nafarroako Parlamentuak atzo onetsitako testuan.Geroa Bai, EH Bildu, Ahal Dugu, PSN Ezkerra alde azaldu dira, eta UPN eta PPN, aldiz, kontra.

Bestalde, baliabideen banaketaren alde egin du, halaber, "lehentasunezko apustua egin dezan baliabide berekien optimizatzean oinarritutako egiturazko neurrien alde; bai azpiegiturei eta ekipamenduei, bai giza baliabideei dagokienez".

EH Bildu parlamentu-taldeak sustatutako erabakiaren zioen azalpenean, Osasuneko kontseilariak itxarote-zerrendak kudeatzeko eta murrizteko egin zituen diagnostikoa eta estrategia gogorarazten dira, eta horren ildotik ohartarazten da garrantzitsua dela zenbait formula saihestea, aurreko gobernuek bultzatu dituzten peonadak, besteak beste, negatiboak, alferrikakoak eta garestiak gertatu direlako.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!