Nafarroako Antzerki Sareak 280.000 euro izanen ditu arte eszenikoak sustatzen segitzeko. Elkarlana bultzatzeko baliatuko dute dirua. Diru irabazi asmorik gabeko entitatez osatzen da sarea eta herri askotako herritarrek hartzen dute parte.
Altsasu, Antsoain, Agoitz, Aranguren, Bera, Beriain, Berriobeiti, Burlata, Castejon, Citruenigo, Lizarra, Etxarri-Aranatz, Uharte, Irurtzun, Lesaka, Lodosa, Los Arcos, Noain, Olazti, Iruñea, Alesbes, Ribaforada, San Adrian, Zangoza, Tafalla, Valtierra, Biana, Atarrabia eta Zizur Nagusian egiten dute lan Nafarroako Antzerki Sarea osatzen duten 29 entitate horiek. Guztira 42 kultur etxe daude eta 38tan eskenatokia dago.