Atarrabiako La Cachoperia jatetxe-taberna inauguratuko dute gaur

Euskalerria Irratia 2016ko maiatzaren 6a

Irekiera 20:00etan izanen da. Atarrabiako Udaleko alkatea eta zinegotziak izanen dira bertan, bai eta Mikel Azkona auto pilotu nafarra ere.

Martxoan ireki ziren Atarrabiako aterpea eta bertan dagoen La Cachoperia taberna-jatetxea, baina, orain, alimaleko irekiera festa eginen dute. Gaur izanen da, ostiralarekin.

Bertan izanen dira udal ordezkariak, Mikel Azkona auto pilotuarekin batera. Gainera, Azkonaren ibilgailua ere La Cachoperian bertan egonen da, ikusi nahi dutenen gozamenerako.

Zozketa bat ere eginen dute, kontsumitzen duten bezeroei euren fideltasuna eskertu asmoz. Irabazten duten horiek Los Arcoseko zirkuituan autoan ibiltzeko aukera izanen dute, Azkonarekin batera. Eta hori gutxi balitz, ibilaldiko bideoa ere emanen diete parte irabazleei.

Horrez gain, musika, pantaila erraldoiak, cachopo dastaketa, etxeko gutiziak eta beste izanen dira.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!