Osasunbideak Mahai Sektorialean aurkeztu zuen atzo proposamena: 313 plaza eskainiko lituzke Lan Eskaintza Publikoan. %91,37 mediku eta erizainentzat izanen lirateke. Esteban Ruizek, profesionalen zuzendariak, nabarmendu zuen asistentziarako plazak izanen direla.
147 plaza izanen lirateke erizaintzarako (141 erizaintza zerbitzu orokorretarako eta 6 osasun mentalera bideratuko liratekeenak), 25 Lehen Arretarako medikuentzat (Lehen maialko arretarako taldeak, larrialdietarako zerbitzuetarako talde bereziak eta arruntak osatzeko), 85 mediku espezialistentzako, 23 pediatrentzat (Lehen Mailako arretarako eta Espezializaturako), 85 mediku espezialista berezietarako, 3 psikologia klinikorako, 16 fisioterapeutetarako, 7 gizarte langileentzako, 6 matronentzako eta dietista bat. Denak dira A eta B mailako plazak. Hala, sindikatuak kexu agertu dira, bereziki LAB, ELA eta SAE C, D eta E mailetarako ez dituztela eskainiko.