Landa eremuko eskolak mantentzeko eskatu du parlamentuak

Euskalerria Irratia 2016ko maiatzaren 5a

Argazkia: Lizarraldeko landa eremuko eskolen topaketa. / cpabarzuza.educacion.navarra.es

Diskriminazio positiboaren bidez, beharrezkoak diren baliabideak emateko galdegin du osoko bilkurak aho batez.

Landa eremuko eskolen inguruan eskaera egin diote gobernuari: “neurri egokiak har ditzan landa-eremuko eskolak hezkuntza-erakunde gisa mantentzeko, beren antolamendu-egitura heterogeneo eta bereziarekin, bai eta beharrezkoak diren baliabideak libera ditzan eskola horiek osatzen dituzten eskola-unitateen sarea mantentzeko eta ezartzeko, eta, halaber, joan den legegintzaldian hartutako erabakia bete dezan".

“Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoetako gelei euts diezaien, haien iraupena gutxieneko ikasle-kopuru baten bidez mugatu gabe, era horretan bermatuz biztanle gutxiko udalerrietan iraun dezaten, erreferente soziala izan daitezen eta landa-eremuko biztanle-kopuruari eusteko aukera eman dezaten. Landa-eremuko Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoei behar adinako giza baliabideak eta baliabide ekonomiko eta teknikoak emanez, irakaskuntzaren kalitate maila egokiak eskaini ahal izan ditzaten”. Horra bigarren puntua. UPN eta PP abstenitu egin dira bigarren puntu horri dagokionez.

Lanpostu "pizgarriagoak" eta "erakargarriak eta egonkorrak" eskatu dituzte, PSNk bultzatutako adierazpenean.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!