"Tabuak apurtzeko eta estatu mailan eztabaidatzeko beldurrik" ez du Nafarroako Ahal Duguk, Laura Perezen hitzetan. Hala, oinarriak zerrenda bateratuaren alde azalduz gero, arazorik ez luketela esan du. Kazetarien galderei erantzunez egin ditu adierazpenok. Dena dela, ostiralean kaleratuko dute euren erabakia.
Izan ere, Pablo Iglesiasek adierazi du, Cope irratian egindako elkarrizketa batean, ez duela "argi" bildurekin joateko aukera. Horren aurretik, ordea, hori gertatzea "ezinezkoa" litzatekeela ere aipatu du.