Zer egin San Fermin eta Bergamin kaleko Maristen eraikinarekin? Hori da Iruñeko Udalaren eta maristen komunitatearen mintzagaia. Oraindik ez dago erabakirik, baina bai baztertutako asmo bat: 20 pisuko bloke bat eraikitzea.
Hori kenduta, irekita daude ateak bestelako proiektuentzat. Zabalguneko arkitekturari jarraiki egindako proiektua izatea eskatu du udalbatzak. Hasierako planak barnebildu zituen hiru ildo mantentzea galdegin du Joxe Abaurrea Hirigintza zinegotziak: etxebizitzari egokitutako parte bat, hornikuntzari dagokion beste bat eta dendei bideratutako hirugarrena.
Eta eraikinarekin zer gertatuko da, bada? Hiru dira aukerak: bat, mantentzea eta obrak egitea; bi, partzialki moldatzea; hiru, eraistea eta berri bat egitea.
Bianako Printzearen Instituzioak izanen du azken hitza.