Iruñeko udal ordezkarien solasaldian, EH Bilduko Patricia Perales, Geroa Baiko Antso Fernandez, Aranzadiko Aitor Balbas eta Ezkerrako Edurne Eginorekin oinezkoei eta bizikletei moldatutako mugikortasun planaz eta Etxabakoitz auzoaren egoeraz mintzatu gara. Agur ETB, edo gero arte behintzat, bai. Gaur itzali dute Euskal Telebistaren seinalea nafarroan. UPNko kideek azken urteetan egindako adierazpenak bildu ditu Ainhoa Arano kazetariak. Sustrai Erakuntza taldeak, Nafarroako ingurumen proiektu jasangaitzen mapa egin du: AHT, hondakinak, urtegiak eta ubidea, proiektu urbanistikoak, frakinga... Guztien errepasoa egin dugu Martin Zelaia Sustrai Erakuntzako kidearekin.