Metropoli Forala 2016-05-04

Euskalerria Irratia 2016ko mai. 4a, 12:27

ETBk ostegunean eten eginen du emisioa Nafarroan, zentroen zigilatzea ekiditeko. Ekainaren 26ko hauteskundeei begira sor daitezkeen koalizioak. Bi horiek izan ditugu mintzagai nagusi parlamentarien solasaldian, Geroa Baiko Unai Hualde, EH Bilduko Adolfo Araiz eta Ahal Dugu-Podemos alderdiko Laura Perez. Googlen egunero egiten ditugun kontsultak. Twitteren zabaltzen ditugun txioak. Kreditu txartelarekin eginiko erosketak. Osasun etxean hitzordua hartzen badugu online. Guztiak aztarna uzten du eta datu horiek gure bizitza estiloa, gustuak edo desioak deskribatzen ditu. Hori da Big Data. Mikel Meoki, telekomunikazio ingeniariarekin gaiaz mintzatu gara. Musikaren tartean, Nerea Erbiti musikariaren eskutik Pirineos Jazz Orchestra taldearen lanak entzun ditugu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!