Euskararen eguna eginen dute larunbatean Antsoainen

Euskalerria Irratia 2016ko maiatzaren 4a

Ostiralean ekinen diote festari, bertso poteo batekin. Larunbatean, dantzak, bazkaria eta antzerkia izanen dituzte.

Egitarau zabala prestatu dute Antsoainen euskararen festa ospatzeko. Ostiralean, 20:00etan bertso poteoan ariko dira, Saioa Alkaiza eta Xabier Terreros bertsolariekin. Ostean, afaria eginen dute, 21:30ean. Skapada taldeko Jonek eta Gorkak kanturako tartea izanen dute.

Larunbatean, dantzak hartuko du goiza. 12:00etan, Eguzki Eder taldeakin, Antsoaingo erraldoiekin, zanpantzarrekin eta txistulariekin, kalejiran hartuko dituzte kalean. 12:45ean, Antsoain Kantuzi harrera eginen diote. Eta, aldi berean, euskararen jaima muntatuko dute.

14:30ean autogestionatutako bazkaria izanen dute. Udalak ogia, ura eta ardoa jarriko ditu. Mahaia eskatzeko 948 38 22 41 telefonora deitu beharko da.

16:30ean bikokote umeentzako antzezlana izanen da. 17:00etan, Larunblai aisialdi taldea, eta ordu erdi beranduago kirolak eta jolasak. Dantzan agurtuko dute eguna, Duguna taldearekin dantzaldia izanen da Ezkaba ikastetxeko jolastokian.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!