Metropoli Forala 2016-05-03

Euskalerria Irratia 2016ko mai. 3a, 12:20

Atzo desegin ziren ofizialki Espainiako Gorteak eta horren ondorioz hauteskundeak eginen dira ekainaren 26an. Ahal Dugu- Podemos alderdiko nafar diputatu, Eduardo Santos elkarrizketatu dugu gaurko saioan. MIkel Baztan, Iruñeko udaleko lorezaintza eta zonalde berdeen zuzendari teknikoa da. besteak beste, Aranzadi, Ezkabako parkea, Arga ibaiaren ibilbidea, Magdalenako ortuak mintzagai izan ditugu
Herenegun, Maiatzaren Lehena ospatu zen. Sindikalismoaren egitura eta eredu zaharkituaz eta egungo langilegoaren erronka berriez mintzatu gara David Garnatxo, REAS Ekonomia Solidario eta Alternatiboaren Sareko kidearekin. Sexuaz eta aniztasunaz mintzatu zaigu Oier Lakuntza zientzialaria.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!