2.500 euroko saria izanen dute gaztelaniazko eta euskarazko lehen postua eskuratzen dutenek, bai eta obra taularatzeko aukera ere -iaz, 2.000 eurokoa izan zen-. Oholtzara eramateko oso zaila balitz, ez egiteko aukera bere egiten dute antolatzaileek.
16 urte beteak dauzkatenek aurkeztu ahal dituzte lanak; pertsonako hiru obra onartzen dituzte, beti ere, inon ez badira sarituak izan.
Antzerki Eskolan entrega daitezke lanak (San Agustin kalea, 5, Iruñea). Hemen irakur daitezke oinarriak osorik.
Iruñeko Udalak berriz eskainiko du laguntza aurten, 2013an utzi eta gero.