Metropoli Forala 2016-05-02

Euskalerria Irratia 2016ko mai. 2a, 11:50

Astelehenero legez futbola mintzagai gurean. Larunbatean, gorritxoek Alcorconen irabazi zuten partiduaren analisia jaso dugu Eñaut Agirrebengoa eta Iñaki Berastegi kazetarien eskutik. Santi Leone librepentsalariak aktualitatearen dekalogoa osatu du. Mintzagai nagusi: Ikurriña Eurovisionen, Otegi Kursaalen, sindikatuak maiatzaren lehenean, Juan Luis Cebrian Panaman... Gure mugetatik haratago, nazioarteko politikaren tartean, TTIP itunaz aritu gara Lur Gil kazetari internazionalistarekin. Saioari errematea Iñigo Astiz kazetariak eman dio.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!