Geroa Bai, EH Bildu, Ahal Dugu eta Ezkerra batera aurkeztea. Horra bidea presidentearen aburuz: "Zentzuzko begirada batekin, hori da bozak berriz deitzeak alderdiei exijituko liekeen erantzuna". Are gehiago zehaztu du, "erantzun zentzuzkoa eta zuhurra" da.
Geroa Bai eta EH Bildu biak batera joateaz ere hitz egin du. Lauko gobernuaren inguruko "edozein erlazio" ontzat jo du. Iruzkina gaineratu du, dena dela: "[Erabakia] ez dagokit niri, baizik eta lau indarren arteko elkarrizketei".