Beaumontek dio NUPeko ikasleen protestan foruzainek ez zutela gehiegikeriarik erabili

Euskalerria Irratia 2016ko apirilaren 29a

Oraindik bideo guztiak ez baditu ikusi ere orain arte duen informazioarekin Mari Jose Beaumont kontseilariak dio foruzaingoak ez zuela indarkeria gehiegi erabili.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoretzat eskatu zuen Foruzaingoaren esku-hartzea. Bilera aretora ezin sartu zeudela-eta eskatu zuten foruzainen presentzia. Ikasleak protesta egiten ari dira egunotan eta atzo hain zuzen eserialdia egin zuten kanpusean. Polizia oldartu egin zitzaileak salatu dute ikasleek. Mari Jose Beaumont Barne kontseilariak esan du gaur, berak duen informazioarekin ezin duela berretsi hori, alegia, foruzainek ez zuten gehiegizko indarkeriarik erabili. Hala ere, bideo guztiak ez dituela ikusi esan du eta guztiak aztertuko dituela. Istiluak geldiarazteko gailurik ez zutela erabili ziurtatu du Beaumontek.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!