Nafarroako Parlamentuan eginen dute 12:30ean Kontuen Ganberako presidente berriaren kargu-hartze ekitaldia. Asun Olaetxea izanen da gaurtik aurrera lehendakari Kontuen Ganberan. Helio Robleda izan da azken agintaldian postu horretan. Geroa Bai, EH Bildu, Podemos, PSN eta Izquierda-Ezkerrako babesarekin izendatuko dute Olaetxea karguan.