2.700 biztanle pasatxo biltzen dira Estreribarko 28 herritan. Handiena, populizaioari dagokionez, azkenaldi honetan izugarri hazi den Olloki herria da. Ondoren Zubiri, egungo herri nagusia, dator 430 biztanlerekin, eta gero Eugi eta Larrasoaña. Beste herri guztiak askoz ere txikiagoak dira. Quinto Realeko basoaz eta ehizaz, mugaz bi aldeetako auzolagunen harremanez, Donejakue Bideaz, euskarari buruz eta bertako industria nagusiaz, Magnesitas de Navarra-z, mintzatu gara Mikel Gastesi bertako alkatearekin.