Metropoli Forala 2016-04-27

Euskalerria Irratia 2016ko api. 27a, 13:37

Ekainaren 26ko hauteskundeez mintzatu gara parlamentarien solasaldian, Geroa Baiko Jokin Castiella, EH Bilduko Bakartxo Ruiz eta Ezkerrako Joseba Ezeolazarekin. Aktualitateko lau argazki hautatu dizkigu tertulia grafikoan Ion Orzaiz, Berria egunkariko kazetariak. Gorka Bereziartua kazetariak Pablo Iglesiasek prentsari buruz eginiko adierazpenak aztertu ditu. Steve Reich, 80 urteko artista da, New Yorken jaioa, musika minimalistaren sortzailea. Haren bizitza eta lanak gertutik ezagutzeko aukera izan dugu Urtzi Iraizoz musikariaren eskutik. Saioari errematea Angel Erro idazleak eman dio.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!